XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA - Aren itzak entzun ditut. Ez dut ezpairik, mutikoak esandakoaz, alegia, txango galgarri orretara, gogoz zurekin joan nai duala. Ator!, ator barrura, ene seme! (Mutikoa IIgarren Gelara sartuaz).

MAISUA - Ondo ezik dago, baiñan bestela, ez du ezer txarrik.

Mendira igotzen nekatu dala.

IRU IKASLEAK - Beraz, ez al dizu kezkarik ematen? (Isilune luzea).

IRU IKASLEAK - (Bere artean) Entzun al duzute?. Maisuak esan duanez mutikoak mendi gora igotzen nekea besterik ez dizu. Ez al diozute itxura txarrik arkitzen? Txabola ondoren mendi-bizkar meharra asten da. Bi eskuekin arkaitzai elduaz, bakarrik garaitu ditekena. Ezin eraman izango dugu arrastaka. Oitura zarrai jarraiturik menditik bera amildu ote dezakegu?

(I'go Gelaruntz otsegiñez eskuok txonilla enbutuda antzo ao-aurrean jarririk) Malda gora igotzen gaxotu al aiz?

MUTIKOA - Ez! Zuek zutik zaudete, ni ere bai zutik nago. Gaxorik ba'nengo ez al nintzake ba eseriko? (Isilunea).

(Mutiko eseri bedi).

IRU IKASLEAK - Maisuari esango diogu: Jauna, Mutikoaz galdegin ginduzunean, nekea besterik ez zuala erantzun zeniguzun. Baiñan orain baezpako itxura du. Eseri egin da. Aitatzeak ere izutzen gaitu, baiñan aspaldidanik oitura galgarri bat da emen nagusi.